Irailaren 27an izan ohi da samieletako danborrada, eguerdi partean, baina Aizarnazabalgo haur eta gaztetxoek izena eman dezakete dagoeneko festetako ekitaldi horretan parte hartzeko. Uztailean zehar eman daiteke izena, herriko liburutegian bertan. Hiru eta hamabost urte bitartekoek parte har dezakete danborradan, hau da, 2000. eta 2012. urte bitartean jaiotakoek.