Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
II. Sagardogileen Lehiaketa ospatu zuten atzo, igandean, Aizarnazabalen. Astigarragako Alorrenea sagardotegiak irabazi zuen txapelketan, 91 punturekin. Bigarrena eta hirugarrena izan ziren, hurrenez hurren, Adunako Aburuza (85,5 punturekin) eta Hernaniko Akarregi (83,5 punturekin). Jende ugari bildu zen Aizarnazabalgo plazan, eta herriko trikitilariek jarri zuten martxa.