San Kristobal jaiak ospatzen ari dira Aizarnazabalgo Zehatz auzoan, eta jende ugari bildu da gaurkoan, herri kirolen aitzakiarekin. Harri-jasotzen aritu dira
Izeta II.a eta Idoia Etxeberria; eta aizkoran, berriz, Fausto Mugertza eta
Bihurri. Auzoko plaza bete dute kirolariek. Oraindik ez dira bukatu sankristobalak Zehatzen: txikiteoa egingo dute orain trikitilariekin; eta, gauez, afaria eta erromeria izango dira.
Lau egunez ospatu dituzte festak Aizarnazabalgo auzoan, eta denetik egin dute: trikitia, bertsoak, txisteak, kirola, erromeriak eta, beti legez, autoen bedeinkatzea. Gaurko, igandeko, egunarekin amaituko dira jaiak Zehatzen.