Samielak prestatzeko bilera egingo dute bihar arratsaldean

Urola Kostako Hitza 2015eko uztailaren 8a

AIZARNAZABAL // Aurtengo Samiel jaietako egitarauari azken ekarpenak egiteko bilera egingo dute bihar. Lauburuko bilera gelan da hitzordua, 19:00etatik aurrera. Aizarnazabalgo Udalak dei egin die herritarrei batzar ireki horretan parte hartzera, «azke...

AIZARNAZABAL // Aurtengo Samiel jaietako egitarauari azken ekarpenak egiteko bilera egingo dute bihar. Lauburuko bilera gelan da hitzordua, 19:00etatik aurrera. Aizarnazabalgo Udalak dei egin die herritarrei batzar ireki horretan parte hartzera, «azken proposamenak biltzeko, aldaketaren bat balego hura egiteko eta begiratua emateko orain artean antolatutako festei».

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide