VIII. Uztarri Motzeko idi probak jokatuko dituzte Aizarnazabalen

Urola Kostako Hitza 2015eko maiatzaren 29a

Artxiboko irudia (Onintza Lete Arrieta/Hitza) VIII. Uztarri Motzeko idi probak jokatuko dituzte gaurtik hasita Aizarnazabalen. Bost egunetan egingo dituzte probak, iluntzetan, eta hamabost idi pare desberdinekin lehiatuko dira txapelketan. Honakoak dira egunak, orduak eta lehiakideak:
Maiatzeak 29, gaur
22:00etan: Lopategi (Billela), Galtxagorri (Zumaia), julen (Larraul).
Maiatzak 30, bihar
22:00etan: Olatzar (Lezo), Matxain (Errenteria), Narbazta (Oikia).
Maiatzak 31, igandea
21:00etan: Patxi Irarreta (Errenteria), Aitor Matxain (Errenteria), Kixkurra (Larraul).
Ekainak 1, astelehena
22:00etan: Irarreta (Errenteria), Epiola (Oikia), Bizkarre (Usurbil).
Ekainak 2, asteartea
22:00: Pedro Jose (Larraul), Lopiortu (Erandio), Bittori Irarreta (Errenteria). Lehen hamar sailkatuentzat egongo dira sariak, 1.000 eurotik hasi eta 400 euro bitartean, dirutan; eta mantak eta garaikurrak ere jasoko dituzte lehen hirurek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide