Datorren asteburuari begira, ekitaldi ugari antolatu dituzte Aizarnazabalen, jan eta edanaren bueltan. Ekainaren 6an, larunbatean, IV. Jan sano eta bizi pozik azoka egingo dute; bestalde, ekainaren 7an, igandean, edadetuen eguna ospatuko dute.
Honako egitaraua prestatu dute Aizarnazabalekoek asteburu horretarako:
Ekainak 6, IV. Jan sano eta bizi pozik
Lau gune jarriko dituzte herrian, produktuekin, tailerrekin eta animaliekin.
1. Baserritarren produktuak, 26 posturekin.
2. Umeak Txokoa: buztina landuko da
3. Artisauen gunea, 11 posturekin.
4. Animalien gunea. Animali bereziak ere eramango dituzte.
Egitaraua
10:00: Azokaren irekiera.
11:00: Poniekin ibilaldiak.
12:00: Idi dema. Altunako idi parea, Artabillako behiaren eta idiaren aurka.
Ondoren: txotxa eta pintoak, DJ Jonen musikarekin.
Azokan dauden produktuekin zozketa egingo dute egunean zehar.
Ekainak 7, edadetuen eguna
Egitaraua
12:30: Meza.
13:30: Uztarrin bazkaria, bertsolari eta trikitilariekin. Han omenduko dituzte Virginia Sambade eta Antonio Iriondo.