Aizarnazabalen ehuneko 22k eman du botoa 12:00etarako

Nerea Uranga 2015eko maiatzaren 24a

Lasai joan da Aizarnazabalen hauteskunde goiza. Hautesleku bakarra dute herrian, herriko eskolan. Egunerdiko hamabietarako hautesle erroldaren %22,26k zuen botoa emanda, 120 lagun inguruk. Aizarnazabalen lau hautagai zerrenda aurkeztu dira udal hauteskundeetan: EH Bildu, EAJ, PP eta PSE-EE. Hala ere hauteslekuan EH Bildu eta EAJko ordezkari bana dago, beste bi alderdien ordezkaririk ez dago. Gaur egun Aizarnazabalgo Udala EH Bilduk gobernatzen du, bost hautetsirekin; EAJk bakarra du.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide