Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Iritsi da Aizarnazabalgo gaztetxoenen eguna, eta eguraldia lagun ari dira ospatzen jaia herrian. 16:30ean hasi da festa Aizarnazabalen, meriendarekin, eta pilota partidak eta krosak jokatzen ari dira orain. Apirilean jokatu zituzten kanporaketak, eta finalistak dira protagonista gaurkoan.
Iluntzean, Ezten giro taldeak bi emanaldi eskainiko ditu: lehenengo dantzaldia 19:30etik 21:00etara izango da. Afalondoren eskainiko dute biharren erromeria, 23:00etatik gauerdira bitartean.