Samiel Txiki Eguna ospatuko dute ostiralean, Aizarnazabalen

Ane Olaizola 2015eko maiatzaren 6a

Samiel Txiki Eguneko pilota partidak, iaz
(Olatz Prat) Samiel Txikiak ate joka dituzte aizarnazabaldarrek, eta antolatzaileek egun osoko egitaraua prestatu dute ostiralerako. Ohi bezala, umeentzako ekintzek, kirol saioek eta musika emanaldiek girotuko dute herria. Etzi, 16:30ean hasiko dira festak, eta merienda eskainiko dute plazan. Ondoren, Samiel Txikitako Pilota Txapelketa finalak izango dira. Apirilean zehar kanporaketak jokatu ostean, bihar honako sei bikote lehiatuko dira pilotalekuan; Xuban E. eta Eneko, June P. eta Libe, Aimar eta Unai eta Dorleta eta Izaro palaz lehiatuko dira; eskuzko partidak, berriz, Aritz eta Xuban E. eta Aimar eta Jurgik osatutako bikoteek jokatuko dituzte. Horrez gain, umeek krosa jokatuko dute herrian zehar. Ezten giro taldea, iluntzetik Iluntzean eta gauean, musika izango da nagusi Aizarnazabalen; Ezten giro taldeak bi emanaldi eskainiko ditu, eta lehenengo dantzaldia 19:30eatik 21:00etara izango da. Afalondoren eskainiko dute biharren erromeria, 23:00etatik gauerdira bitartean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide