Aizarnazabalgo udaleku irekietan izena emateko epea ireki dute

Nerea Uranga 2015eko apirilaren 14a

Guraso Elkarteak eta Aizarnazabalgo Udalak elkarlanean antolatzen dituzte uztailerako

Uztailerako udaleko irekiak antolatuko dituzte Aizarnazabalgo Guraso Elkarteak eta Udalak herrian. Udaleku ireki horietan parte hartzeko izena emateko epea zabaldu dute, bai begirale aritzeko eta baita haurrentzako ere. Izena emateko epea maiatzaren 15ean, 19:00etan, bukatuko da. Horretarako, liburutegira jo behar da edota Guraso Elkartearen postontzian utzi. Udalekuetan parte hartzeko gutxieneko adina 3-4 urtekoa da; hau da 2011n jaioak dira onartuko dituzten gazteenak. Begirale aritzeko oinarriak edota kontutan hartuko dutena: Begirale titulua izatea; irakaskuntza edota hezkuntza arloko ikasketak eginda izatea; haur hezkuntzako goi mailako zikloa eginda izatea; aisialdian eta udalekuetan esperientzia; Aizarnazabalgoa izatea; euskara jakitea ezinbesteko baldintza da eta tituluak baloratuko dituzte; jolasa, aisialdia eta genero berdintasunarekin lotutako ikastaroak eginda izatea. Ikasketen eta ikastaroen gaineko agiriak aurkeztu behar dira eta baita Curriculuma ere.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide