Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Aizarnazabalgo Samiel Txikitako Pilota Txapelketako kanporaketak apirilaren 18an eta 25ean jokatuko dituzte. Partidak 11:00etan hasiko dira. Pilotari bakoitzak zein ordu eta egunetan jokatuko duen eskolan bertan jakinaraziko diete.
Pilota txapelketan parte hartu ez, baina pilotan aritzeko gogoa duten haurrek, kanporaketak jokatuko diren bi egun horietan horretarako aukera ere izango dutela azaldu dute antolatzaileek.