Markel Olano eta Iratxe Ziarrusta, atzo, Aizarnazabalen (EAJ)
EAJren Gipuzkoako diputagai nagusi Markel Olano Aizarnazabalen izan zen atzo, eta Iratxe Ziarrusta herriko alkategaiarekin batera "herriaren errealitatea" ezagutu eta auzoetako kezkak ezagutzeko. Besteak beste, Forjas Iraeta eta Papelera Zubialde enpresetan izan ziren, eta haiek proiektuak jasota, "Gipuzkoa osoaren etorkizuna" bertako industriaren lehiakortasuna bultatzean dagoela adierazi zuen Olanok: "Gipuzkoak apustua egin behar du enpresen lehiakortasunaren alde. Horretarako elkarrekiko konpromisoa antolatu behar dugu guztion artean, enpresak aurrera daramaten proiektuak bertan parte hartzen duten guztien proiektuak direlako eta horrela aberastasuna sortzeaz gain gizarte kohesioa sendotzen dugu”.
Zentzu horretan, Ziarrustak azpimarratu zuen aizarnazabaldarren ongizate maila, hein batean, "hemen ditugun enpresen etorkizunean" oinarritzen dela, eta enpresen lehiakortasuna babestea "herritarren bizi kalitatearen bermea" dela adierazi dute. Enpresez gain, bizilagunekin ere izan ziren.