Gaur, asteartea, 16:00etatik aurrera,
Markel Olano EAJko ahaldungaiak Aizarnazabal bisitatuko du Gipuzkoako herrien errealitatea modu zuzenean ezagutzeko abian duen Bertan ekimenaren barruan . Aizarnazabalgo alkatetzarako hautagai
Iratxe Ziarrustarekin batera hainbat enpresa eta auzo bisitatu eta bizi duten egunerokotasuna , eta etorkizunera begira dituzten proiektuak ezagutuko ditu.
Olano herriz herri dabil EAJren alkategaiekin batera hainbat enpresa eta eragilerekin biltzen eta bisitak egiten.