Iratxe Ziarrusta (EAJ)
Aizarnabalgo EAJ alderdiak Iratxe Ziarrusta hautatu du datorren maiatzean egingo diren udal eta foru hauteskundeetako zerrendaburu. 41 urte ditu, eta Durangon jaioa da, baina azken zortzi urteetan Aizarnazabalen bizi da.
Administraritza ikasketak dauzka egina, eta egun ostalaritzaren sektorean egiten du lan. "Gogo handiarekin hartzen dudan erronka da”, adierazi du hautagaiak eta “jadanik prest nago aizarnazalbaldarren eskaerak entzuteko eta ahalegin guztiak egiteko gaur egun Aizarnazabalen dugun bizi kalitatea mantentzeko eta hobetzeko”.
Herriguneaz haratago, Etxabe, Zaiatz eta Zubialde auzoetako "hutsuneak eta beharrak" aztertu eta erantzunak ematea ezinbestekotzat jo du Ziarrustak, eta gogoratu du herri txikiek aurrera egiteko beharrezkoa dutela Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza. Zentzu horretan, Markel Olanok aurreko agintaldian abiatutako Langadipuzkoa 32 "egitasmo moduko bat" indarrean jarri behar dela azpimarratu du: “Azken batean, Gipuzkoako lurraldearen oreka mantentzea nahi badugu, Aizarnazabal moduko herri txikietako bizi kalitatea bermatu behar da eta horretarako ditugun azpiegiturak berritzea eta hobetzea ezinbestekoa da.