Indarkeria sexistari buruz ariko dira bihar Aizarnazabalen

Urola Kostako Hitza 2014ko abenduaren 3a

Aizarnazabalgo Udalak indarkeria sexistaren inguruko solasaldia antolatu du biharko. Zer da? Zer egin? Nola bizi dugu? galderak ardatz hartuta, solasean ariko dira Lorea Aizpuru gizarte langilea, Haizea Egiguren indarkeria sexistaren prebentzioko ikastetxeetako hezitzailea eta Leire Ibarguren Bilgune Feministako kidea. 19:00etan izango da saioa, Lauburuko zinema lekuan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide