Aizarnazabalen amaitzear dute herria eta herritarrak "omentzeko" egutegia

miriam tamayo 2014ko azaroaren 19a

Hainbat urte daramatza Aizarnazabalgo Udalak egutegi bat argitaratzen, baina aurtengoa berezitasun batekin dator. Izan ere, herri egutegia izango da. Hau da, «ahazturik dauden edo ezagutzen ez diren herriko ohitura zaharrak, jendea, bitxikeriak eta horrelakoak azaleratzen eta ezagutzera ematen dituzten argazkiak» egongo dira egutegian. Udalak azaldu du herritar gutxik hartu duela parte argazki bilketa horretan, baina hala ere, argazkiak lortu dituztela diote, eta egutegia ia amaituta dagoela adierazi dute udal arduradunek: «Aurten zerbait berezia egin nahi genuen. Herritarrei eta herriari omenaldi bat egin nahi izan diegu 70eko hamarkadako argazkiak bilduz», azaldu du Mari Karmen Arregi Aizarnazabalgo Udaleko Kultura zinegotziak. Udalak adierazi duenez, abenduko bigarren hamabostalditik aurrera hasiko dira 2015eko egutegia banatzen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide