Aizarnazabalen triki-afarirako txartelak eros daitezke, Uztarrin

Urola Kostako Hitza 2014ko azaroaren 12a

Aizarnazabalgo musika eskolak antolatuta, Mikel Elkartean triki-afaria egingo dute hilaren 21ean Euskal Herriko txapeldunekin: Elizagoien ahizpekin. 21:00etan elkartuko dira, eta entsalada nahasia, oilaskoa patata eta piperrekin, gazta eta irasagarra eta kafea izango dituzte menuan. Txartelak larunbatera artean eros daitezke, Uztarrin, 20 eurotan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide