Arbeok eta Ibabek irabazi dute Aizarnazabalgo Trikitilari Gazteen II. Trikiti Txapelketa

Ane Olaizola 2014ko irailaren 22a

Aizarnazabalen festa giroa nabaria da astebukaeraz geroztik. Ostiralean hasiko dira samiel jaiak, baina larunbatean Euskal Jai Eguna ospatu zuten herritarrek. Ekintza ugari izan zituzten eguerditik aurrera, eta besteak beste Trikitilari Gazteen II. Trikiti Txapelketa jokatu zuten. Sei bikote lehiatu ziren oholtza gainean, eta Eneko Arbeo azpeitiarrak eta Mireia Ibabe bergararrak irabazi zuten txapelketa, 22 puntu lortuta. Lehia estua izan zen gazteen artean, bigarren geratu ziren Alaitz Urdalleta errezildarrak eta Alaia Etxabe zestoarrak 21,9 puntu lortu baitzituzten. Hirugarren postuan, Naiara Manzisidor itziartarra eta Jugatz Oleaga aizarnazabaldarra geratu ziren, 19,75 puntukin. Hemen argazki batzuk:

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide