Ekintzaz beteriko Euskal Jai Eguna ospatuko dute bihar Aizarnazabalen

Ane Olaizola 2014ko irailaren 19a

Aizarnazabalen gero eta gertuago dituzte herriko festa nagusiak, sanmielak. Hurrengo astean, ostiralean izango da txupinazoa, eta astelehenera bitartean festa izango da nagusi herrian, baina dagoeneko motorrak berotzen hasiak dira, eta datozen egunetan ere izango da ospakizunik festen barruan. Izan ere, gaur Joxe Larrarte Memoriala Pilota Txapelketako finalaurrekoak jokatuko dituzte, eta bihar trikitilariak, herri kirolak eta jan-edana izango da nagusi, Euskal Jai Eguna ospatuko dutelako. Joxe Larrarte gogoan gaur Seigarren urtez jokatuko dute Larrarte zenaren omenezko txapelketa, eta gaur lehenengo finalaurrekoa izango da, 19:00etan. Bi mailatan ari dira egiten txapelketa, eta hogeita bi urtez azpikoetan Urkizu eta Altuna Labaka eta Sarasaren kontra arituko dira. Seniorretan, berriz, Santxo eta Uzkudun eta Irribarria eta Aizpururen artean egongo da lehia. Bigarren finalaurrekoa, berriz, bihar izango da, ordu berean, eta 22 urtez azpikoetan Ugaldek eta Erostarbek Arteaga eta Erasunen kontra jokatuko dute. Seniorretan, Larrañaga eta Ander Imazek osatutako bikotea Urretabizkaia eta Murgiondoren aurka ariko da. Partidak irabazten dituzten bikoteek hilaren 29an, astelehena, jokatuko dute finala, 18:00etan. Bihar, berriz, egun osoko festa izango dute aizarnazabaldarrek. Euskal Jai Egunean, ekitaldi ugari izango dituzte, eguerdian hasita. Euskal Jai Eguneko egitaraua. Irailak 20, larunbata - 12:30. Herriko bi koadrila herri kiroletan ariko dira lehian. - 14:00. Paella jana. - 17:00. Trikitilari Gazteen II. Trikiti Txapelketa jokatuko dute. Partaideak: Naiara Manzisidor (Itziar) eta Jugatz Oleaga (Aizarnazabal), Eneko Arbeo (Azpeitia) eta Mireia Ibabe (Bergara), Alaitz Urdalleta (Errezil), eta Alaia Etxabe (Zestoa), Maite Txapartegi (Aizarna) eta Ane Zulaika (Zestoa), Aitor Uzkudun (Errezil) eta Naikari Urdalleta (Errezil) eta Maddi Bengoa (Bergara) eta Olatz Alberdi (Bergara). - 19:00. VI. Joxe Larrarte Memoriala. - 22:30. Bertso jaialdia elizan: Amets Arzallus, Aitor Mendiluze, Uxue Alberdi eta Iker Zubeldia. Gai-jartzailea: Josu Goikoetxea - Ondoren. Ez Den Giro taldea.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide