Bihar hasiko dira umeen danborradako entseguak, Aizarnazabalen

Ane Olaizola 2014ko irailaren 10a

[caption id="attachment_108216" align="aligncenter" width="300"]Hilaren 28an izango da umeen danborrada(Ane Olaizola) Hilaren 28an izango da umeen danborrada
(Ane Olaizola)[/caption] Aizarnazabalen Sanmiel jaiak ospatuko dituzte hilaren amaieran, eta ohi bezala umeen eta helduen danborradak egingo dituzte festen barruan. Umeen danborrada, esaterako, irailaren 28an izango da, eta bertan hiru urtetik hamabost urte bitarteko umeak aterako dira. Zehaztuta dituzte umeen entsegu egunak, eta lehenengoa bihar izango da. Biharkoaz gain, hilaren 16an, 18an, 23an eta 25ean ere elkartuko dira. Danbor jotzaileen entseguak 18:00etan izango dira, eta barrikak jo behar dituztenek 18:30ean azaldu beharko dute. Helduen danborrada, berriz, hiru taldek osatuko dute aurten: Mikel Elkarteak, Gure Borda Elkarteak eta Gaztetxeak. Horiek hurrengo astean hasiko dituzte entseguak, eta irailaren 16an, 18an, 23an eta 25ean elkartuko dira, eskola azpian, 21:30ean. Hamasei urtetik gorakoek hartu ahal izango dute parte helduen danborradan, eta hurrengo astelehenera bitartean eman dezakete izena, Gaztetxean, Mikel Elkartean edo Gure Borda Elkartean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide