Iraila izaten da artzai txakur txapelketen hilabetea. Beste herri askotan bezala, Aizarnazabalen festak baliatzen dituzte halako probak antolatzeko, eta horren erakusgarri izango da larunbatean egingo duten proba. San Migel jaien barruan egingo dute zazpigarren urtez Arraza Libreko Ardi Txakur Txapelketa, baina ez da proba bakarra izango hangoa. Izan ere, Zestoan, Amabirjin jaien barruan, lehenengo aldiz egingo dute txapelketa, eta halako ekimenetan zegoen «hutsunea» bete eta herritarrei zakurren abileziak erakusteko asmoz, 17:30ean Lauiturri inguruko zelaietan elkartuko dira. Zarautzen, berriz, irailaren 13rako prestatu dute txapelketa.
Manuel Gorriti aizarnazabaldarra ardi zakur lehiaketatako aurpegi ezaguna da; azken bi urteetan Gipuzkoako txapelduna izan da, eta iaz Euskal Herrikoa ere izan zen. Artxate Elkarteak antolatu ohi du Aizarnazabalgo proba, udalaren laguntzarekin, eta elkarteko kide izanik, urtero bezala herriko proban izango da. Sanmielak hilaren amaieran ospatuko badituzte ere, aurten aurreratu egin dute ekitaldia, eta larunbatean 18:00etan jokatuko dute, parrokia aurreko zelaietan: «Orain arte beste ekintza askoren artean egiten zen txapelketa, eta jendeak askotan ez zuen astirik izaten txapelketa ikustera joateko. Erantzun hobeagoa izateko asmoz aurreratu dugu, beraz».
Ohi bezala, sei lagun lehiatuko dira eskualdeko hiru txapelketetan, eta besteak beste Jose Ramon Orbegozo eta Ignacio Etxeberria azpeitiarrak, Mikel Garaiar Narruondoko bizilaguna, Pello Segurola matxinbentarra, Jose Luis Saizar zarauztarra eta Peio Pagadizabal aiarra izango dira lehian.
Gorriti, antolatzailea izateaz gain, parte-hartzaileetako bat ere bada, eta Zestoan eta Aizarnazabalen jokatuko du; sanmieletan sei urte egingo ditu txapelketetan hasi zela: «Aita artzaina nuen, eta afizioa betidanik izan dut. Askotan joaten nintzen ikustera, baina hori profesionalentzako bakarrik izango zela uste nuen. Txakur bat erosi nuen, eta oso ona suertatu zitzaidan». Halako txapelketetan, lan ona egiteaz gain, zortea ere beharrezkoa dela azpimarratu du, baina berea «oso txakur ona» dela aitortu du; «dena den, txorakeria txikienak asko baldintza lezake».
Afizioari dagokionez, beste hainbat herritan ez bezala, Aizarnazabalen «dezente lagun» elkartu ohi dira txapelketak ikustera, Gorritiren ustez «herri txikia delako eta baserri giroa» dagoelako bertan.