Petritegik irabazi du Aizarnazabalgo I. Sagardo Txapelketa

Nerea Uranga 2014ko uztailaren 19a

Aizarnazabalen gaur arratsaldean I. Sagardo Txapelketa jokatu dute hamabi sagardogilek. Petritegi izan da txapelduna (124,5 punturekin). Bigarrena Lizeaga (119,5 puntu) izan da, eta hirugarrena Alorrenea (119 puntu). Sagardoa dastatzeaz gainera, pintxoak jateko aukera ere izan da bertan. Giroa alaitzeko trikitilariak izan dira. Sailkapena: 1- Petritegi: 124, 5 puntu 2- Lizeaga: 119,5. 3- Alorrenea: 119. 4- Eula: 113. 5- Izeta: 111. 6- Gaztañaga: 105. 7- Aburuza: 105. 8- Akarregi: 104. 9- Saizar: 102,5. 10- Egiluze: 100,5. 11- Bereziartua: 96. 12- Añota: 92,5.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide