Hamabi sagardogile izango dira Aizarnazabalgo Sagardo Lehiaketan

Ane Olaizola 2014ko uztailaren 16a

sagardoAizarnazabalgo Udaleko Ingurumen eta Nekazaritza Sailak I. Sagardo Lehiaketa antolatu du larunbat honetarako. Herriko hainbat festetan sagardoari lotutako ekitaldiak urtero egiten dituzte herrian, eta iaz, berriz, Gipuzkoako Sagardogileen Dastaketa egin zuten lehenengo aldiz. Festarako egun bat gehiago edukitzeko asmoz egin zuten ekitaldia orduan, eta harrera ona izan zuenez, aurten ere errepikatu egin nahi izan dute. Dena den, oraingoan formatua aldatu egin dute. Hamabi sagardogilek hartuko dute parte txapelketan. Horietako bi eskualdekoak dira; Izeta aiarra eta Añota azpeitiarra. Horiez gain, Alorrene, Petritegi, Lizeaga eta Bereziartua (Astigarraga), Egi Luze (Errenteria), Gaztañaga (Andoain), Akarregi (Hernani), Aburuza (Aduna), Saizar (Usurbil) eta Eula (Urnieta) izango dira lehian. 19:00etan hasiko da txapelketa, eta herriko plazan jana eta edana izango dira nagusi. Izan ere, herritarrek sagardoa eta pintxoak dastatzeko aukera izango dute, trikiti doinuek girotuta.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide