Azkoitia, Azpeitia, Aizarnazabal, Zarautz eta Orioko bidegorriak diruz lagunduko ditu aldundiak

Urola Kostako Hitza 2014ko ekainaren 23a

Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuna eta Bide Azpiegiturak sailak hemeretzi udaletako bidegorrietarako diru laguntzak emango ditu, udalerrietan bizikletaren erabilera areagotzea da sustatu nahi dutena. Guztira, 250.000 euro banatuko ditu. Horien artean Urola Kostako bost herri daude. Hona hemen herriak eta jasoko duten diru kopurua: - Azkoitia, Aita Madinabeitia bidegorrirako, 22.490 euro. Proiektuak 54.854 euroko aurrekontua du. - Azpeitia, bidegorria argiztatzeko, 5.546 euro. Proiektuak 16.808 euroko aurrekontua du. - Aizarnazabal, Amilibiako herri bidea egokitzea, 20.680 euro. Proiektuak 54.422 euroko aurrekontua du. - Zarautz, bidegorri sarearen lotura egiteko proiektua, 22.614 euro. Proiektuaren aurrekontua 59.511 eurokoa da. - Orio, Ibaiondo kaleko bidegorria egiteko, 10.740 euro. Obra honen aurrekontua 30.685 eurokoa da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide