Udalak hirugarrengo aldiz antolatu du
Jan sano eta bizi pozik izeneko azoka, 10:00etatik 15:00etara.
Aurreko urteko Jan sano eta bizi pozik azoka Aizarnazabalen. (Nerea Uranga/Hitza)
Azoka honetan lau gune bereiztuko dira: lehenengoan baserritarren produktuak dastatzeko aukera egongo da hogeita zortzi salgunerekin; bigarrengoan, umeek baratzea lantzeko gunea izango da ikusgai. Hirugarrena animaliena izango da, eta azkenekoa, berriz, artisautzarena. Hamabost saltoki izango ditu horrek.
Azokaz gain, hainbat ekitaldi egongo dira Aizarnazabalgo herrian DJ Jonek eskainiko dituen abestiekin girotuta: 13:30ean azokako produktuekoin osatutako otar bat zozkatuko da, eta goiz guztian zehar pottokak , pintxoak eta txota egongo dira.