Aizarnazabalen Gure Esku Dago eguna ospatu dute gaur. Haurren jolasekin hasi dituzte ekitaldiak arratsaldean. Hamarnaka haurrek hartu dute parte altxorraren bila jolasean. Ondoren, triki poteoa egin dute. Erabakitzeko eskubidearen alde jai giroa izan da herrian. Aizarnazabalen astelehena artean izango da Gure Esku Dagok ekainaren 8an Durangotik Iruñeara artean egingo duen giza katerako metroa erosteko aukera. Autobusa ere antolatu dute zumaiarrekin eta getariarrekin batera.