M8 elkarretaratzea Aizarnazabalen
Jai giroan baina irmo aldarrikatu zituzten emakumeen eskubideak joan den larunbatean Aizarnazabalen, emakumeen nazioarteko egunaren harira. Eguerdian elkarretaratzea egin zuten berdintasunaren alde. Ondoren, triki poteoa eta babarrun jana izan zituzten. Gauean, berriz, erromeria izan zen plazan Izer eta Alabier trikitilariekin.