Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Aizarnazabalgo Udalak antolatuta, Zuhaitz Eguna ospatuko dute bihar herrian. Sarasola Zahar inguruan zuhaitzak landatuko dituzte umeek eta helduek, eta horretarako 10:00etan elkartuko dira, udaletxe aurrean. Parte-hartzea irekia izango da, eta umeek guraso edo arduradun batekin joan beharko dute bertara.