Aizarnazabalen, larunbatetik santaeskean

Urola Kostako Hitza 2014ko otsailaren 4a

Larunbateko irudi bat (Argazkia: Mikel Aiertza) Aizarnazabalen asteburuan ibili dira santaeskean. Larunbatean, goizean hasi eta egun osoko saioa egin zuten Adiskide Bertso Eskolako kideek. Urtero bezala, Aitor Mendiluze bertsolaria ibili zen beraiekin baserriz baserri kopla kantari.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide