Aizarnazabalen bihar entzungo dira santaeskeko koplak

Olatz Prat 2014ko urtarrilaren 31

Adiskide Bertso Eskolako kideak santaeskean aterako dira beste urte batez ere, hogeigarrenez, zehazki. Eta ia-ia hasieratik eurei laguntzen ibili izan den Aitor Mendiluze bertsolaria ere Aizarnazabalen izango da bihar. Goizeko 08:30ak inguruan ondo gosaldu eta 09:00etan abiatuko dira Xiriboga auzora, handik Saiatzera egin eta bazkalostean Zubialde eta Mendi Txiki zeharkatuko dituzte, elkartean afari batekin amaitzeko. Biltzen duten dirua Adiskide Bertso Eskolaren mantenurako izango da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide