Aizarnazabalgo Bertso Elkarteak bertso afaria antolatu du beste urte batez; hilaren 17an, San Anton Egunean, izango da saioa, eta Andoni Egaña eta Agin Laburu bertsolariak izango dira kantuan.
Bertso afarira joateko txartelak salgai jarri dituzte jada, eta interesa duenak Uztarri eta Troxka tabernetan eskuratu dezake, urtarrilaren 15era bitartean, egun hori barne. Antolatzaileek epea errespetatzeko eskatu diete herritarrei, prestaketa lanak direla eta. Bertso saioa Mikel elkartean izango da, 21:00etan.
Giro aparta jarriko dute Egañak eta Laburuk