Pajeak 19:00etan iritsiko dira Aizarnazabalera

Urola Kostako Hitza 2014ko urtarrilaren 2a

Gaur, urtarrilak 2 osteguna, Errege Magoen hiru pajeak herrira iritsiko dira 19:00etan. Udaletxeko arkupetan izango dira, euren laguntzaileekin, haurren gutunak jasotzeko prest. Datorren igandean, urtarrilak 5ean etorriko dira Errege Magoak. Haurrek eta gurasoek eurekin izateko aukera izango dute 19:00etatik aurrera herriko frontoian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide