Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Aizarnazabalgo Adiskide bertso elkartetik jakinarazi dutenez, igandean (abenduak 15), Aizarnazabaldik Bertsolari Txapelketa nagusirako autobusak 08:00etan irtengo du udaletxearen aurretik, "puntuan irtengo du". Autobusera sartzeko
aurrez saldu den autobuseko txartela erakutsi beharko da. Norbait oraindik autobuserako txartela erosteko badago, Adiskide bertso elkarteko norbaitekin harremanetan jarri beharko da. Jatekoa eta edatekoa norberak eraman beharko du. Bidean lehiaketa bat egingo dutela iragarri dute.