Antolatzaileetako bi dira Manu Carrasco eta Joxe Mari Alkorta. Aizarnazabaldarra da azken hori (Onintza Lete Arrieta/Hitza)
"Emakumezkoetan Gipuzkoan ez dut uste maila honetako lehiarik ikusi denik oraindik". Halaxe adierazi du Joxe Mari Alkortak.
Aizarnazabal Sutan boxeo ikuskizunaren antolatzaileetako bat da, eta ekitaldiko borroka guztien artetik, emakumezkoen lehia azpimarratu du aizarnazabaldarrak. Gaueko izarrak Violeta Gonzalez eta Lara Garcia boxeolariak izango dira azaroaren 30eko lehian. Espainiako txapeldunak dira biak, eta, horregatik, ring gainera igotzen azkenak izango dira. "Parte hartzeko deitu zigutenean, sekulako ilusioa egin zidan. Ez nuen espero, ez delako ohikoa, eta Aizarnazabalera joateko irrikaz nago", adierazi du Gonzalezek.
Jarraitu albistea irakurtzen Gipuzkoako Hitza-ren webgunean.