Jose Luis Korta, artxiboko irudian
Aizarnazabalgo Kirol Elkarteak antolatu duen Jose Luis Korta arraunlari eta patroiaren solasaldia aurreratu egin dute, eta ostiralean izan beharrean, gaur, osteguna, izango da saioa. Herriko Kirol Elkarteko Joseba Etxeberria eta Unai Alberdik gidatuko dute saioa, 22:00etan, Basakaitz ikastetxeko gimnasioan.