Ikurrinak jantzi du Aizarnazabal

Nerea Uranga 2013ko irailaren 21a

Atzo, ostirala, Ikurrinari omenaldia egin zioten Aizarnazabalen. Hainbat herritarrek hartu zuen parte plazan egindako ekitaldian. Aurrena, ikurrinaren mosaiko bat osatu zuten eta segidan txalapartaren hotsean udaletxearen aurrean bildu ziren herritarrak. Udaletxeko balkoian Aizarnazabalgo alkate izandakoek eta gaur egun alkate den Alvaro Villarrek ekitaldiaren nondik norakoen berri eman zuten. Segidan, ikurrina udaletxeko balkoitik ondoko eraikinera eman zuten, Gaztetxea eta Zahar Etxea hartzen dituenera, herrian ikurrinari bere tokia eginez. Herriko ia balkoi guztietan ikurrina zintzilikatuta ikusi zitekeen atzo. Gaur, Euskal Jai Eguna ari dira ospatzen Aizarnazabalen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide