Aizarnazabalgo Euskal Jai Egunean trikitilari txapelketa egingo dute

Ane Olaizola 2013ko irailaren 19a

Iazko festa eguneko bazkari-osteko giroa (Onintza Lete Arrieta/Hitza) Egitaraua Irailak 21, larunbata. Euskal Jai Eguna. -11:30. Gizakien eta animalien arteko probak. -Bazkal ordura arte. Argazki txokoa jarriko dute, eta norberak bere argazkiak atera beharko ditu. -13:00-14:00. Trikitilariak kaleak alaitzen. -14:00. Paella jana. -18:00. Aizarnazabalago Trikitilari Gazteen I. Txapelketa. -22:30. Bertso jaialadia elizan. -00:00. Izer eta Alabierrekin erromeria. San Migel jaiak gero eta gertuago dituzte Aizarnazabalen, eta giroa berotzen hasteko lehenengo saioak martxan hastear dira. Sanmigeletako egitarauaren barruan Euskal Jai Eguna ospatuko dute larunbatean, eta euskal kultura eta tradizioak gogoratuko dituzte, txapelketa eta musika artean. Lehenengo aldiz Aizarnazabalgo Trikitilari Gazteen Txapelketa antolatu dute etzirako, eta inguruko trikitilari ugari lehiatuko dira bertan. Ane Aizpurua eta Jugatz Oleaga aizarnazabaldarrak, Alaitz Urdaileta errezildarra eta Alaia Etxabe zestoarra, Maite Txapartegi eta Ane Zulaika zestoarrak eta Iñigo Domingez azpeitiarra eta Itsaso Gurrutxaga elosuarrak osatutako bikoteak arituko dira taula gainean. Trikitilari txapelketa ez da eguneko lehia bakarra izango, ordea. Izan ere, Euskal Jai Eguna hasteko gizakien eta animalien arteko probak egingo dituzte. Bost gizonen giza proba eta bi asto proba izango dira, bakoitza hogei minutukoa. Bertso eta musika doinuak Jan-edanak ez du hutsik egingo etzikoan, eta herritarrek paella jana egingo dute. Bertara joateko txartelak erosteko epea amaitu da jada. Gauean egingo duten bertso jaialdia «bikaina» izango dela aurreratu dute antolatzaileek. Aitor Mendiluzek, Angel Mari Peñagarikanok, Alaia Martinek eta Jexux Mari Irazuk hartuko dute parte saioan. Erromeriarekin amaituko dute eguna.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide