Aizarnazabalgo Udalak herrilanetarako langile bat kontratatuko du sei hilabeterako. Gipuzkoako Foru Aldundiaren Enplegua sustatzeko laguntzaren bidez egingo du kontratazioa. Lanpostua lorezaintzako eta gune publikoko mantenimentuko lanak egiteko izango da. Hautagaiek bete beharreko baldintzetako batzuk dira: Aizarnazabalen erroldatuta egotea, euskeraz hitz egiteko gai izatea eta B gida baimena edukitzea. Izena irailaren 13a (ostirala) bitartean eman behar da, Azpeitiko Lanbideren bulegoan Curriculum-a eta baldintzak egiaztatzen dituzten agiriak aurkeztuz.