Iazko San Migel Eguneko lehiaketa (Ane Olaizola/Hitza)
Plazan bilduko dira herrialdeko 16 sagardogile; pintxo eta musikarekin uztartuko dute saioa. Gipuzkoako Sagardogileen Dastaketa izango da bihar Aizarnazabalen lehenengo aldiz. Aizarnazabalgo Udaleko Ingurumen eta Nekazaritza sailak antolatu du ekimena, eta 18:30etik aurrera jan-edana izango da nagusi herriko plazan. Izan ere, antolatzaileek adierazi dutenez, sagardoaz gain pintxoak ere banatuko dituzte; musika ere ez da faltako, eta Iugatz Oleaga eta Ane Aizpuruak girotuko dute saioa.
Hamasei sagardogile
Guztira hamasei sagardogile izango dira biharko dastaketan: Aburuza (Aduna), Itxasberri (Hernani), Oianume (Urnieta), Akarregi (Hernani), Artzain (Lasarte), Izeta (Aia), Petritegi (Astigarraga), Gaztañaga (Andoain), Bereziartua (Astigarraga), Lizeaga (Astigarraga). Satotxa (Aia), Egiluze (Errenteria), Calonge (Igeldo), Mendizabal (Astigarraga), Zalbide (Abaltzisketa) eta Alorenea (Astigarraga).
Gipuzkoa mailako dastaketa lehenengo aldiz egingo bada ere, herri mailako halako ekimenak urtez urte egiten dituzte herrian, San Miel jaietan, esaterako.