Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Aizarnazabalen festa izan da nagusi asteburuan. Zubialdeko eguna ospatzeaz gain, Zehatz auzoan sankristobalak izan dituzte. Atzo arratsaldean herri kirol jaialdia eskaini zuten Joxe Ramon eta Jesus Mari Iruretagoiena Izeta anaiek eta Fausto Mugertza eta Luis Txapartegi aizkolariek. Ondoren, erromerian aritu dira herritarrak, Ansorregi eta Narbaiza trikitilariekin.