Aizarnazabalgo Zubialden festa eguna dute larunbatean

Nerea Uranga 2013ko uztailaren 2a

Aizarnazabalgo Zubialdeko Eguna antolatu dute uztailaren 6rako (larunbata). Egun osoan zehar herriko bertsolariak eta trikitilariak ariko dira jai eguna girotzen. 13:00etan, herri kirol emanaldia da, Jesus Mari Izeta harri-jasotzailearekin eta Xabier Bergara eta Esteban Zumeta aizkolariekin. 14:00etan, berriz, herri bazkaria izango da. Paella, oilaskoa, tarta eta izozkia, kafea, kopa eta purua eta txanpaina izango dira menua. Bazkaritarako txartelak salgai jarri dituzte Uztarri tabernan, Zahar Etxean eta Xiete tabernan. Bihar (asteazkena) arte egongo dira txartelak salgai. 14 urtez azpikoek bazkaria doan izango dute, bazkaltzera gurasoekin joaten badira; gainontzekoek bazkaltzeko txartela 25 euro ordaindu behar dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide