Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Aizarnazabalgo Adiskide bertso elkartek pausu bat haratago eman du, eta lehenengo aldiz kantu afaria antolatu du; «urte asko daramagu bertso afariak eta bertso saioak antolatzen, baina horrelako zerbait egiteko beharra sumatzen genuen eta kantu afaria antolatzera animatu gara», diote. Hurrengo larunbatean, ekainaren 22an, izango da ekimena, Uztarri jatetxean. 21:00etan izango da afaria, eta ondoren Oiartzungo Zabaleta anai-arreben kantaldia izango da. Beraiek sortutako abestiak nahiz Euskal Herriko bestelako abestiak kantatuko dituzte, eta bertaratzen direnek eurekin batera abesteko aukera izango dute. Afaldu aurretik, berriz, poteoa egingo dute beraiekin, herriko tabernetan.
dagoeneko salgai daude bertara joateko txartelak; Uztarrin eros daitezke hilak 19a baino lehen, 25 eurotan. Era berean, norbaitek txartelak erosi ezin baditu 645-71 8 5 78 telefonora deituta erreserbatu dezake.