Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
19:00etan hasiko da lehen lasterketa. Gervais Memorialaren baitan Elite mailakoek eta 23 urtez azpikoek erlojupeko Gipuzkoako Txapelketa jokatu dituzte. Egin beharko duten ibilbidea 21 kilometrokoa da: Aizarnazabal, Iraeta, Muniosoro, Bedua, biribilgunea, Muniosoro eta Aizarnazabalen artean. Proba hau 20:15ean hasiko da, eta 18 txirrindulari inguruk hartuko dute parte.
Gervais lasterketaren aurretik, ordea, Joxe Larrarteren oroimenezkoa jokatuko dute jubenilek. Aizarnazabalgo herri gunetik 19:00etatik aurrera irtengo dute, banaka. Kasu honetan,14,5 kilometroko ibilbidea eda egin beharrekoa: Aizarnazabalgo beheko aparkalekutik irten, Muniosoro, Bedua, biribilgunea, Muniosoro eta berriro herri gunera itzuliz. Banaka, minutu bateko tartearekin irtengo dute parte-hartzaileek.