Igande eguerdian Aizarnazabalgo Idi Proba jokatuko dute

Nerea Uranga 2013ko maiatzaren 3a

Aizarnazabalen Idi Dema saioa izango da igandean, herriko probalekuan. Etxabe aizarnazabaldarrak eta Jesus Mari Manzisidor aiarrak jokatuko dute norgehiagoka, eta bien artean 2.400 euro egongo dira jokoan. Etxaberekin itzain Ander Etxabe, Unai Altuna eta Iñaki Urrutia ariko dira eta Manzisidorren idiaren itzain Lopene-k, Patxi Arzadunek eta Jesus Mari Manzisidorrek jardungo dute. Bihar pisatuko dituzte idiak. Artxiboko irudia (Argazkia: Gaizka Otamendi) 12:00etan hasiko da txapelketa, eta idiek Forjas Harria erabili beharko dute. Idiak 600 kilo baino gehiago pisatzen badituzte kiloko kilo eta erdiko gainkarga ibili beharko dute. Idi proba saioan parte hartuko duten idiak bihar arratsaldean pisatuko dituzte, 19:00etan, Aizarnazabalen bertan. Idien gaineko kontrola Gipuzkoako Federazioak egindakoa izango da. Probarako sarrera gizonezkoa edota emakumezkoa izan desberdina jarri dute Aizarnazabalen, hau da gizonezkoek 20 euro ordaindu beharko dute eta emakumezkoek 10 euro.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide