Erabaki dute ikurrinaren leloa Aizarnazabalen

Ane Olaizola 2013ko ots. 13a, 12:37

Aizarnazabalen herriko plazako ikurrinak badu dagoeneko lema. Agian egunen batean kenduko naute hemendik, inoiz ez herriaren bihotzetik leloa aukeratu du Aizarnazabalgo Udalak. Ainara Irureta herritarra izan da udalak prestatutako lehiaketako irabazlea, eta antolatzaileek adierazi dutenez, erantzun «zabala» izan du ekimenak. Iruretaren lema dagoeneko jarri dute herriko plazako pilotalekuko ikurrinaren ondoan, eta sari gisa bi lagunentzako afaria jasoko du irabazleak. «Erantzun zabala» Udalak joan zen urtarrilaren 18an jarri zuen martxan ikurrinari lema jartzeko lehiaketa; egitasmoa zabaltzeko asmoz, Gaztetxeak eta Zahar Etxeak antolatzen duten pintxo-poteoaren aitzakian kutxa bana jarri zituzten bi gune horietan, herritarrek euren proposamenak helarazi zitzaten.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide