Bertso afaria izango da gaur Aizarnazabalen, Egaña eta Zubeldiarekin

Ane Olaizola 2013ko urtarrilaren 18a

Iker Zubeldia   Andoni Egaña           Aizarnazabalgo Adiskide bertso elkarteak bertso afaria antolatu du beste urte batez; Andoni Egaña eta Iker Zubeldia bertsolarien saioekin egingo dute afaria gaur, 21:00etan, Mikel Elkartean. Bertara joateko sarrerak Uztarria jatetxean eros daitezke, 25 eurotan; 16 urtetik beherakoek, berriz, 15 eurotan izango dituzte txartelak. Herritik kanpo bizi direnek eta bertso afarira joatean nahi dutenek 645-71 85 78 eta 635-75 50 65 telefonoetara deitu dezakete.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide