Aizarnazabalgo herriko plazako frontoian duela hilabete batzuk margotu zuten ikurrinari leloa jartzeko lehiaketa jarri dute martxan. Gaztetxeak eta Zahar Etxeak pintxo-poteoa antolatu dute gaurko, eta horren aitzakian kutxa bana jarriko dute bi gune horietan, herritarrek euren proposamenak helarazi ditzaten.
Aizarnazabalgo Udalak aukeratuko du lelo irabazlea, eta herritarren parte hartzea sustatzeko asmoz, irabazleak bi lagunentzako afaria jasoko du, sari gisa.