Aizarnazabalen Pilateseko ikastaroa hastear da

Nerea Uranga 2013ko urtarrilaren 4a

Aizarnazabalen Pilateseko ikastaroa urtarrilaren 8an (asteartea) hasiko da. Saioak, Aizarnazabalgo eskolako gimnasioan izango dira asteartetan eta ostegunetan, 19:30etik 20:30era eta 20:30etik 21:30era. Ikastaroa hiru hilabetez izango da, hau da martxora bitartean. Hilabeteko 30 euro kostatuko da eta izena emateko 676 820 928 telefono zenbakira deitu behar da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide