EAJko zinegotziak ez du Udaleko batzorde bakar batean ere parte hartuko

Urola Kostako Hitza 2011ko uztailaren 28a

Aizarnazabalgo Udaleko batzordeak eta sail bakoitzeko arduradunak izendatu dituzte. Sei izango dira udal batzordeak. Batzorde guztietan Bilduko ordezkariak egongo dira. EAJko Itziar Aizpuruak batzordetan parte ez hartzea erabaki du. Hala azaldu du Alvaro Villar Aizarnazabalgo alkateak: «Aizpuruak ez du inongo batzordeetan parte hartuko, bere erabakiz». Joan den astean egindako udalbatzarrean osatu zituzten batzordeak. Udalak sei batzorde izango ditu, eta Bilduko ordezkariak izango dira denen arduradunak. EAJk ordea ez du ordezkaririk izango. Bildukoek hainbat batzordetan parte hartzeko aukera eskaini zioten EAJko zinegotziari, Itziar Aizpuruari. «Kultura, Hezkuntza eta Euskara, Ingurumena eta Nekazaritza, eta Kirola eta Gazterian parte hartzeko aukera eskaini diogu Itziar Aizpurua EAJko zinegotziari. Baina ez du eskaintza onartu», azaldu du alkateak. Kontuen Batzorde Berezia ere osatu dute Aizarnazabalgo Udalean. Villarren esanetan, Kontuen Batzorde Berezia «derrigorrez» sortu behar da. Bertan, EAJko zinegotziak ere hartuko du parte. Hurrengo bilkura irailean Hurrengo osoko ohiko bilkura irailaren 21ean egingo dutela azaldu dute Aizarnazabalgo udal ordezkariek. Aizarnazalgo Udaleko batzordeak Batzordeak Hirigintza eta Zerbitzuak. Alvaro Villar eta Pako Gabarain. Kirola eta Gazteria. Asier Larrañaga eta Yolanda Alkorta. Ingurumena eta Nekazaritza. Mari Carmen Arregi eta Asier Larrañaga. Gizarte Ongizatea. Asier Zamakola eta Alvaro Villar. Ogasuna eta diruzaintza. Alvaro Villar eta Asier Zamakola. Kultura, Hezkuntza eta Euskara. Yolanda Alkorta eta Mari Carmen Arregi. KONTUEN BATZORDE BEREZIA Alvaro Villar, Asier Zamakola eta Itziar Aizpurua.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide