Saharako desertuko edo Tindufeko kanpamenduetako (Aljeria) 55 grado zentigradoetatik urrun, baina giro eguzkitsuan igaro zuten aizarnazabaldarrek eta herrira gerturatu zirenek Sahararen aldeko lehen eguna. Herrian bizi diren saharrarrek eta hainbat gurasok, gaztek eta adinekok antolatu zuten egun berezia, herritarrei sahararren kultura eta haien egungo egoera ezagutzera emateko helburuarekin, eta haiei elkartasuna adierazteko.
Eguerdian, herriko trikitilarien kalejiraren ostean, Saharako bandera igo zuten udaletxean. Eta Saharautz elkarteko lehendakari Xabier Euzkitzek eguna aurkeztu eta helburuak errepasatu zituen bertatik.
Frontoian ipini zuten haima-n (karpa arabiarra) tea hartzeko, henna-rekin tatuajeak egiteko edo jaki , arropa eta bitxi arabiarrak ikusteko eta erosteko aukera izan zen. Saharar musikaz girotu zuten, gainera, festa. Bazkari herrikoian cous-cous-a dastatu zuten herritarrek, haragiz eta barazkiz lagunduta. Arratsaldeanlau mutil sahararrekin solasaldia izan zen. Herritarren zalantza eta galderei erantzun zieten haiek.
Antolatzaileek eskerrak eman dizkiete bertaratutako guztiei parte-hartzeagatik, eta boluntarioei egindako lanagatik.